Eskolara bizikletaz edo oinez joateko ibilbideak zehazten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko aza. 16a, 10:03

Udaleko Ingurugiro Arloa eta herriko hezkuntza komunitatea lanean ari dira ibilbide seguruak, ekologikoak eta osasungarriak sortzeko. Helburua ikasleak eskolara oinez edo bizikletaz joatea da, kotxea edo autobusa alde batera utziz.

Oinezbusa haurrei eskaintzen zaien zerbitzu baten proiektua da, egunero eskolara oinez joan daitezen monitore batek lagunduta, alegia. Ideia ikasleek, gurasoek eta irakasleek geralekuak eta ibilbideak zehaztea da.

Udaleko Ingurugiro Arloa eta herriko hezkuntza komunitatea lanean ari dira ibilbide seguruak, ekologikoak eta osasungarriak sortzeko. Helburua ikasleak eskolara oinez edo bizikletaz joatea da, kotxea edo autobusa alde batera utziz.

Oinezbusa haurrei eskaintzen zaien zerbitzu baten proiektua da, egunero eskolara oinez joan daitezen monitore batek lagunduta, alegia. Ideia ikasleek, gurasoek eta irakasleek geralekuak eta ibilbideak zehaztea da.

Herritik oinez zein bizikletaz ibiltzearen ohitura aurrera eramanez gero, kutsadura murriztu ez ezik, haurrak klasera erneago heltzea, aktiboagoak bilakatzea eta ariketa fisiko gehiago egitea lortuko da.

Proiektu hau aurrera eramateko biztanleriak ohiturak aldatu beharko dituela pentsatzen du Udalak. Izan ere, gaur egun helduek kotxearekiko daukaten mendekotasuna haurrei helarazten ari zaie, eta edozein lekutara joateko kotxea beharrezkoa dela uste dute etxeko txikienek.

Oinezbusa Euskal Herriko hainbat herrietan aspaldi hasi zen erabiltzen. Lemoako Udalak, adibidez, 2006. urtean esperientzia pilotu gisa jarri zuen martxan, eta harez geroztik, Igorre, Tolosa, Basauri eta Areatza herrietara zabaldu da. Horren ondorioz, eskoletako sarreretan zirkulazioa txikitu da eta ikasleak erneago iristen dira klasera.

Mugimendu hau (ingelesez) Britainia Handian jaio zen 1998. urtean, bizimodu sedentarioari aurre egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide