Harresiak Apurtuz, etorkinei laguntzeko Euskadiko GKE-en Koordinakundeak InmigrArt erakusketa jarri du Bañueta Kiroldegian azaroaren 8ra arte.
Erakusketaren helburua da artea erabiltzea gizartea etorkinen balioen, immigrazioaren zergatien eta kultur anitzeko gizartearen abantailen aurrean sentsibilizatzeko tresna gisa. Asiako kulturari eskainitako edizio honetan Filipinak da protagonista.
Helburua, alde batetik, Euskal Herrian hain ezezaguna den Asiako hegoaldeko herrialde honetako kultura eta errealitatea ezagutzea da, eta bestetik, Filipinakekiko ditugun aurreiritzi eta estereotipoak desmitifikatzea.
Izan ere, Euskal Herrira Asiatik datozen pertsonak gero eta gehiago dira: 4.000 txinatar eta 475 filipinar bizi dira gure artean.