Azaroaren 23an Reforren eskualdeko emakumeen topaketak egongo dira “emakumeak hedabideetan” izenpean. Eguna goizeko 10etan hasiko da hitzaldi eta eztabaida batekin eta bazkaldu baino lehen, 14:00etan, antzerki bat egingo da eta arratsaldean dantzaldia.
Topaketa hauen helburua eskualdeko emakumeen arteko harremanak sustatzea da eta emakumeek gizartean eta lanean duten papera aztertzea da.
Izena emateko epea hilaren 12a arte da eta eskualdean dauden emakume taldeen edozein egoitzan eman daiteke: Aurreraka (Amurrio), Hiriska (Artzeniega), Eskoritas (Arespalditza), Gure Andere (Luiaondo), Menagaraiko Emakumeen Taldea, Las Nieves (Kexaa), Solastiar (Laudio) Avillo (Laudio) eta Ametsus (Okondo).
Garraiobidea doan izango da eta aurreko herri guztietatik aterako dira autobusak goizez.