ESK sindikatuak Megatech Industries Amurrio S.Lko Enpresa Batzordeak atzo deituriko kontzentrazioarekin bat egin zuen bere afiliatua den langile baten kaleratzea salatzeko.
Prentsa ohar baten bidez, sindikatuak langile horren kaleratzea salatu du eta enpresari zuzenketa bat egin eta langilea berriz onar dezala eskatzen dio.
Sindikatuaren arabera, kaleratzea “lan erreformak ezartzen dituen eraldaketetan sustatzen da, absentismo globalaren portzentajearen murrizketan hain zuzen ere”. Izan ere, lehen enpresaren absentismo globalak %5ekoa izan behar zuen, baina lan erreformak ezarritako aldaketen ostean, %2,5ekoa da.
ESK-rentzat bere afiliatuaren kaleratzearekin Megatech Industries Amurrio S.Lek nahi duena kanporaketa “merke ateratzea” da. Sindikatuak dio, Espainiako Estatuko Gobernuak onartu berri duen lan erreformaren aurka dagoela, “kaleratze merkeak egiteko enpresei ematen dizkien erraztasunengatik”. Gainera, “erreformak bidea irekitzen du 20 egun baino gutxiagoko bajak hartzen dituzten langileak, hauek segituan ematen direnean, langileak kalte-ordain merkeekin kaleratzeko”, gehitzen du ESK-k.