Azaroaren 3an hasi eta martxoa bitartean literaturako klasikoak hobeto ulertzeko tailerrak egingo dira Kultur Etxean. Proiektua Las dos ciudades deitzen da, eta astero aurretik irakurritako testuei buruzko ekintzak egingo dira.
Tailerraren helburua helduen hezkuntza literarioa bultzatzea da, Erdi Aroan eta Errenazimenduan sortutako literatura aztertuz. Guztira, 16 saio izango dira eta nahiz eta garai horietako literatura izan, egungo gaiei buruzko eztabaidak sortzea ere espero da. Literaturaren bidez bizitzan gertatzen diren gauzei buruzko hausnarketak egitea, alegia.
Eduardo Fraile irakasleak asteazkenero 19:15etik 21:00etara testu bakoitzaren inguruko proiekzioak aurkeztuko ditu eta ikasle bakoitzak banaka zein taldean lan egin beharko du.
Izena ematea urriaren 25etik 29a bitartean egin daiteke Kultur Etxean. Erroldatuentzako 45 euro balio du eta 55, aldiz, besteentzako.