Lendoñobeitiko ondarea erakusteko eta zabaltzeko asmoz, Gurpide elkarte kulturalak jardunaldi kulturalak prestatu ditu herrian urriaren 24an eta 31n, eta azaroaren 7an herriko elizan.
Igande honetan, urriak 24, 12:00etan José I. Salazar historialariak “Andres de Poza lizentziatua, Anberesgo urduñatarra?” hitzaldia emango du, eta datorren urriaren 31rako bisitaldi gidatuak prestatu dira dorretxea, eliza, Pozako baseliza eta errotak ezagutzeko, 11:00etan.
Azkenen egunean, azaroak 7, Salvador Velilla ikertzaileak “Larruazabalgo baselizak eta haien ingurua” hitzaldia emango du.
Gurpide Elkarteari esker Lendoñobeitiko errota berreskuratu da eta egun bisitatu daiteke.