Emakumeentzako sexualitate ikastaroa egingo dute azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko urr. 13a, 12:37

Aurreraka emakume taldeak Udaleko Emakume eta Berdintasunerako Arloaren laguntzarekin emakumeentzako sexualitate tailerrak egingo ditu azaroaren 2tik 30era bitartean Kultur Etxean.

Ikastaroa asteartero egingo da 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 2tik 30era . Izena ematea urriaren 29ra arte izango da Udaleko Berdintasun Arloan, eta 20 euro balio du erroldatuak daudenentzat eta 40 euro besteentzat. Ikastaroan 15 pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Amurrioko Udalak aurtengo apirilean ikasleentzako sexualitate ikastaroak egin zituen sexualitate adeitsua eta osasuntsua bultzatzeko asmoz. Hori dela eta, Aurreraka emakume taldeak emakumeentzako sexualitate tailerra egitea erabaki zuen, helduen arteko sexualitatean eta sexu harremanetan ere errespetua bultzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide