Abian da Panpa-belarra desagerrarazteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko urr. 11a, 10:56

Landarearen izen zientifikoa Cortaderia selloana da, baina panpa-belarra izenarekin ezagunagoa da bere kanaberak lumak dituelako. Argentina, Uruguai, Txile eta Brasiletik etorritako landare inbaditzailea da, eta Euskal Herriko flora arriskuan jartzen ari da.

Landarearen izen zientifikoa Cortaderia selloana da, baina panpa-belarra izenarekin ezagunagoa da bere kanaberak lumak dituelako. Argentina, Uruguai, Txile eta Brasiletik etorritako landare inbaditzailea da, eta Euskal Herriko flora arriskuan jartzen ari da.

Gizakiaren ekintza zuzena da toki bateko fauna eta flora arriskuan jartzen dituen faktore nagusia, baina bigarrena landare inbaditzaileen ugalketa da. Zabarkeria edo ezjakintasuna dela eta, beste ekosistema batean landare exotikoak hazteak ondorio larriak eragiten ditu; iizan ere, bertoko landare-populazioa desagertzeak edo hibrido genetikoak agertzeak mendeetan zehar izandako eboluzioarekin bukatu dezakete.

Panpa-belarra zonalde heze eta klima epeletan jaiotzen da, eta horregatik, hain zuzen ere, kantauriar zonalde osoan dago, Asturiasetik hasi eta Gipuzkoaraino. Bere biziraupena hamar eta hamabost urte artekoa da eta haizeak lagundurik bere haziak 30 kilometrotan mugi daitezke.

Hori dela eta, Udala landare inbaditzaile hori desagerrarazteko kanpaina egiten hasi da, landarea sustraitik ateratzen, alegia. Orain arte 35 atera dituzte, baina landare horrekin akabatzeko udalerrian dauden guztiak kendu beharko dira, landa publikoetan zein pribatuetan.

Udalak deia egin die  herritarrei euren lurretan honelako landareak aurkituz gero, ken ditzaten. Udaleko Ingurune Arloan informazio gehiago jaso dezakete etorkizunean elkarrekin landare honekin akabatzeko plan bat abiarazteko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide