Aiaraldeko nekazaritza eta abeltzaintza larri daude

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko urr. 8a, 10:21

Aiaraldean 1999. urtean 1044 ustiategi zeuden, orain aldiz, 710 gelditzen dira, hau da, 334 ustiategi gutxiago Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera.

Badirudi Aiaraldeko nekazaritzak eta abeltzaintzak etorkizun iluna izan dezaketela hemendik urte batzuetara baldin eta gazteek ez badute jarduera hori berreskuratzen. Bertan lan egiten duten pertsonen adinaren bataz bestekoa 54 urtekoa da.

Aiaraldean 1999. urtean 1044 ustiategi zeuden, orain aldiz, 710 gelditzen dira, hau da, 334 ustiategi gutxiago Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera.

Badirudi Aiaraldeko nekazaritzak eta abeltzaintzak etorkizun iluna izan dezaketela hemendik urte batzuetara baldin eta gazteek ez badute jarduera hori berreskuratzen. Bertan lan egiten duten pertsonen adinaren bataz bestekoa 54 urtekoa da.

Iñaki Alavak, Zuatzako baserritar gazteak dio Aiaran oso gazte gutxi daudela nekazaritzan edo abeltzaintzan lanean, “40 urte baino gutxiagoko baserritarrak oso gutxi dira ”.

Aiaraldean gelditzen diren ustiategien kopurua 710koa da, horietatik 569 abeltzaintzarekin eta 135 abeltzaintzarik gabekoak. Guztira, 13.602 hektarea dira. Egun dauden 559 lur landuei dagokionez, gehienak belarkiak (500) lantzeko erabiltzen dira eta besteetan fruta-arbolak, olibondoak eta mahastiak daude.

Baina Alavak dio ustiategien erdia baino gehiago beste lan mota bat daukaten pertsonek eramaten dituztela. Hau da, Aiaraldeako baserriek oso landa gutxi dituzte eta nekazaritzaz edo abeltzaintzaz bizitzeko lur handiak behar dira. “Lurrak alokatzea oso garesti irteten da eta gainera, produkzioa ere oso garestia da, gero ordaintzen dizutenarekin konparatuz“, dio Iñakik. Aiaraldean 164 dira alokatutako lurzoruak.

Oraingoz, kooperatiba-elkarte bakarra dago Aiaraldean, baina etorkizuna kooperatibetan eta produktu ekologikoetan egon daitekeela dirudi. “Kooperatibak egin beharko lirateke. Honekin gazteek soldata duin bat edukiko lukete eta gastua murriztuko litzateke”, komentatu du gazte baserritarrak.

Gurean produktu ekologikoak produzitu eta saltzen dituzten baserritarrak egoten hasi dira, hala nola, Lezaman edo Urduñan. Azken honetako Udalak adibidez, Ekoizpen Urduña, Nekazari eta Abeltzainentzako Aholkularitza Ekologikoko Zerbitzua dauka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide