Udalak urtero antolatzen duen arte lehiaketaren XXXI. edizioko irabazleen izenak eman zituzten atzo. Lehenengo sari orokorra José Ramón Morenok eraman du eta bigarrena, aldiz, Eider Egurenek. Tokiko saria Vicente Contrerasek irabazi du.
Lehiaketara aurkeztu ziren 88 obren artean Espainiako Estatuko 15 lan daude eta Kataluniako eta Andorrako bana. Gehienak Euskal Herritik bidalitako lanak dira, batez ere, Amurriotik bertatik (14) eta Bilbotik (20).
Eskulturak izan dira gehien aurkeztu direnak, 31 lanekin. Hala eta guztiz ere, 25 margolan, 18 argazki, 10 teknika mistoarekin egindako arte-lanak, 2 tailu eta 2 grabatu aurkeztu dituzte. Epaimahaiak 26 lan La Casonan erakustea erabaki du.
Amurrio Hiribildua XXXI. arte lehiaketaren gaia Goi Nerbioi eskualdeko eta batez ere, Amurrioko ondare aniztasuna, artistikoa, naturala eta etnografikoa izan da. Erakusketaren inaugurazioaren harira, sari banaketa urriaren 1ean egingo da La Casonan. Obrak urriaren 31 arte ikusi ahal izango dira.