Udalaren Euskara arloak euskarazko argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa prestatu du urriaren 15etik eta abenduaren 21a bitarterako. Ikastaroak 18 orduko iraupena izango du eta asteartero egingo da 19:00etatik 21:00etara Kultura Etxean.
Udalak euskara esparru ezberdinetan sustatzeko eta erabiltzeko asmoarekin aisialdia, kultura eta prestakuntza arloetan hainbat ekintza egingo ditu, eta horien artean argazkigintza digitalaren ikastaroa dago.
Irakaslea Txemi Llano argazkilaria izango da eta eduki teorikoak eman ez ezik, praktikak ere egiteko aukera egongo da. Bertan parte hartzeko edozein kamera digital izatea nahikoa da.
Kostua 60 eurokoa da baina Amurrion bi urte erroldatuta daramatenek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Langabezian dauden pertsonek, 65 urte gorakoek edo familia ugariko kideek, berriz, 24 euro ordainduko dituzte.
Aipatutako dirua Euskadiko Kutxaren ondoko kontu korronte zenbakian sartu beharko da izen-abizenekin batera: 3035 0089 18 0890020005.