Amurriko Udalak Tokiko Ekintza Planaren baitan iraunkortasun adierazleen ebaluazioa egin du eta zenbait gaietan ez du gainditzen. Besteak beste, mugikortasuna eta garraioan, ur kontsumoan, hondakinen kudeaketan edo berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioan.
Nabarmentzekoa da herrian dagoen garraio kopuruaren igoera: 2007. urtean 6.003 ibilgailu zeuden, gaur egun aldiz, 6.822. Horietatik, 4.897 kotxeak dira, 764 kamioi, 304 ziklomotor, 402 moto, 214 traktore eta 59 autobus. Gainera, Bai Udalerrian eta baita Udalean ere berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak ere igo dira.
Beste alde batetik, Udalerriaren ur kontsumoa igo da baina etxeetakoa gutxitu da, baita gas natural eta elektrizitate kontsumoa ere. Hondakinen kudeaketari dagokionez, nahiz eta hiri-hondakinen sorkuntza mantendu, ez da gutxitzen eta birziklapenari dagokionez, hondakinen %33,6 besterik ez dira birziklatzen.
Langabezi tasa eta biztanleen zahartze-tasa igo da. Horrela, biztanleriaren %12,3 langabezian dago eta 65 urte edo gehiago dituzten pertsonek biztanleriaren % 17,4 da (2006. urtean %16,8 zen).
Gauzak horrela, Tokiko Ekintza Planak ebaluatu diten 171 ekintzatik, %55 positiboak dira, %5 neutroak eta %40 negatiboak. Amurrioko Udalak atera duen ondorioa hau da: “iraunkortasuna lortzeko, oraindik asko daukagu egiteko, bai Udalak eta baita herriko enpresa, saltoki, eskola, elkarte eta herritarrek ere”.
II. Tokiko Ekintza Plana 2007. urtean onartu zen eta Udalak aurten amaitu nahi du, hurrengo urtean Amurrion iraunkortasuneko III. Tokiko Ekintza Plana onartzeko.