Larunbatean izango da VII. Kanpai kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko ira. 16a, 11:14

Amurrioko Kanpai Joleen Elkarteak hainbat ekintza prestatu ditu larunbaterako, horien artean ohiko kanpai jotzeak, kariloi hotsak eta Juan Antonio Alañaren aiaraldeko adar-jotzaile bandaren aurkezpena. Aurtengo kontzertuan Valentzia, Os de Balaguer (Lleida), Iurreta, Gaubea, Agurain eta Burgoko kanpai-joleek parte hartuko dute eta kanpai-jole izandako Victor Cuadra eta Jose Luis Berganzari omenaldi txiki bat egiteko asmoa dute.

Amurrioko Kanpai Joleen Elkarteak hainbat ekintza prestatu ditu larunbaterako, horien artean ohiko kanpai jotzeak, kariloi hotsak eta Juan Antonio Alañaren aiaraldeko adar-jotzaile bandaren aurkezpena. Aurtengo kontzertuan Valentzia, Os de Balaguer (Lleida), Iurreta, Gaubea, Agurain eta Burgoko kanpai-joleek parte hartuko dute eta kanpai-jole izandako Victor Cuadra eta Jose Luis Berganzari omenaldi txiki bat egiteko asmoa dute.

Amurriokoa Euskal Herriko kanpai-joleen elkarte bakarra da eta 35 kideek osatzen dute, horien artean hiru emakume eta bost gazte. 2007. urteko uztailean sortu zen, baina urtebete lehenago, 320 kiloko kanpai bat galdatu zuten Erdi Aroan egiten zen moduan, hau da, erregai gisa egurra erabiliz. Kanpai hori, gaur egun, Murgan dago.

2006an, 25 kanpaiz osatutako kariloia jarri zuten Amurrioko parrokiako dorrean. Euskadiko handiena da eta Espainiako Estatuko seigarrena. Organoa elektrikoa du, eta edozein melodia sortzeko bide ematen du.

Kanpai Joleen Elkartearen historia

Kanpai Joleen elkarte bat osatzearena Jose Luis Albizuaren, elkartearen lehendakaria, eta haren lagunen ideia izan zen. Parrokiako kanpaiak jotzen zituzten eta Kantabriako Portilla anaiak ezagutzen zituzten, haiek baitira Aiarako kanpai askoren egileak. Harreman estu horren ondorioz, lehendabiziko kanpai hura galdatzeko proiektua sortu zen eta urtebete geroago elkartea sortu eta kideak batzen joan zitzaizkien, “kanpai-hotsak ez galtzeko”, esan zuen Albizuak.

Albizuaren arabera, “taldekideei kanpai-hotsak beste soinuekin nahastea gustatu zaie beti”. Horrela, parrokiako organoak lagunduta, kariloi-kontzertua egin zuten Laudioko musika-bandarekin, txalaparta eta kanpai doinuak nahastu dituzte eta Tibeteko goporren kontzertua ere egin zuten. Izan ere, elkartearen helburuetako bat “mundu osoko kanpai exotikoak gure artean ezagutaraztea da”, adierazi zuen Albizuak.

Egitaraua

VII. KANPAI KONTZERTUA Irailak 18 (Amurrio)

11:15 Kanpai-joleen kontzentrazioa eta izen-ematea

11:15 Hildako kanpai-joleen aldeko meza

11:30 Kalejira eta Juan Antonio Alañaren adar-jotzaile bandaren aurkezpena

12:00 Kanpaien munduaren inguruko hitzaldia eta mahai-ingurua, Antxon Agirre antropologoak emana. 

13:00 VII. Kanpai kontzertua

Ohiko kanpai jotzeak

Kariloi hotsak

15:00 Kanpai-joleen arteko anaitasun bazkaria

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide