Aiarako Eusko Alkartasunak Laudiok Olarte zubia konpon dezan eskatu dio Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko ira. 9a, 12:28

Aiarako Udalean EAk duen taldeak Laudioko Udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dio Udalari Olarte zubiaren narriadura dela-eta. EAk dio, alderdiak behin baino gehiagotan eskatu duela zubi hori konpon dezatela, baina Udalak ez duela kasurik egin.

Aiarako Udalean EAk duen taldeak Laudioko Udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dio Udalari Olarte zubiaren narriadura dela-eta. EAk dio, alderdiak behin baino gehiagotan eskatu duela zubi hori konpon dezatela, baina Udalak ez duela kasurik egin.

Lauren Uria Eako zinegotzi aiararraren ustez, zubiaren gertutasuna dela eta, Aiarako Udala konponketan inplikatu beharko litzateke. Gainera, bide berdea ireki zenetik pertsona ugari pasatzen dira egunero zubi horretatik.

Uriak zubiaren egoera “tamalgarria” dela adierazi du; izan ere, “ez dauka barandarik nahiz eta 5 metroko altuera izan, zorua gainera, zuloz beterik dago eta hormak hondatuta daude”.

Gauzak horrela, Aiarako Eak esan zuen Aiarako Udalean ekimen bat aurkeztuko duela azken honek Laudioko Udalari obrei heltzeko eska dioezaion.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide