Abuztuaren 14an Amurrioko Lehenengo Marmitako Txapelketa egingo da Juan de Urrutia plazan. Antolatzailea Sugozotan gastronomia elkartea da, eta abuztuaren 7a baino lehen eman behar da izena.
Sugozotan gastronomia elkarteak Amurrioko jaien baitan I. Marmitako Txapelketa antolatu du. Gehienez, 30 taldek parte hartu ahal izango dute eta bakoitzak 10 pertsonentzako marmitakoa prestatu beharko du osagai hauek erabiliz: hegaluzea, patatak, piper berdea eta gorria, tomatea, tipula, baratxuria, piper txorizeroa, gatza eta olioa.
Aipatutako zerrendatik kanpoko beste osagai bat erabiliz gero, lehiaketatik kanpo geratuko da taldea.
9:30ean hasi beharko dute marmtkakoa prestatzen, eta 13:00etan lapikoa aurkeztu behar izango dute. Sari banaketa aldiz, 14:00etan izango da eta irabazleak 200 euroko saria eramango du, bigarrenak 150 euro eta hirugarrenak 100 euro. Koadrilen kasuan 80 euro eta botila-sorta eramango dituzte.
Izen ematea info@sugozotan.com edo 655714855 telefonoan egin daiteke abuztuaren 7a baino lehen.