Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko artista talde bat fresko errenazentista bat margotzen ari da Untzako Santa Maria elizan. Freskoan herriko abesbatzako kideak eta 1948 urtetik hona egon diren apaizak marraztuko dituzte.
Proiektua uztailaren hasieran hasi zen eta abuztu erdialdean bukatzea espero dute. Guztira, 15 metroko altuera duten 130 metro koadroko kupula eta tenpluaren petxinak marraztu beharko dituzte.
Erabiltzen ari diren teknika errenazimenduan erabiltzen zen freskoa da. Sixtina Kaperan egin zuten moduan, kare eta harezko kapa bat ematen diote eta hau freskoa mantentzen den bitartean gainean margotzen dute.
Ideia orain dela hiru urte sortu zen Andoni Armentia elizako apaizaren buruan, eta eliza birgaitu baino, ondarea sortu nahi zuen .
Freskoan herriko Izalde abesbatzaren kideak eta herrian izan diren apaizak azalduko dira, Armentia bera barne. Izan ere, erlijioarekin zerikusirik ez zuen zerbait margotu nahi zuten, baina era berean tenpluan egiten diren ekintzekin harremana edukio zuena.