"Amurrio gogoan” herritarren parte-hartzea bultzatzeko ekimena aurkeztu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko uzt. 9a, 02:02

Amurrioko Udalak blog berri bat irekiko du uda ostean, herritarrek hainbat gaien inguruan euren iritzia eman dezaten.

Amurrioko Udalak blog berri bat irekiko du uda ostean, herritarrek hainbat gaien inguruan euren iritzia eman dezaten. Amurrio gogoan Udalaren baitan dagoen Herritarren Parte Hartze Sailaren eskutik dator, izan ere, otsaila eta martxoa artean egin ziren eztabaidetan oso jende gutxik parte hartu zuen.

Urte hasieran egin ziren herritarren parte-hartze jardunaldiek izan zuten arrakasta eskasa dela-eta, Udalak blog bat irekitzea erabaki du, non aldez aurretik gaiak proposatuko diren amurrioarrek horien artean bozkatu eta zein eztabaidatu nahi duten adieraz dezaten.

Oraingoz proposatu diren gaien artean, besteak beste, hiri-busa eta ikasleentzako bide seguruagoak jartzeko aukera Reforraren inguruak hobeto aprobetxatzeko ideiak edota bidegorri sarea daude.

Udalaren arabera, administrazioaren eta herritarren arteko topaguneak bultzatzeko sortu da bloga. Hala eta guztiz ere, Arkaitz San Josek, herritarren parte-hartzerako teknikariak Aiara Irratian adierazi zuenez, Udalak ez du “proposatzen den guztia aurrera aterako, baina galdera guztiak publikoki eta modu egokian erantzutera konprometitzen da”.

Herritarren parte-hartze prozesua 2006. urtean hasi zen hainbat auzoetan egindako eztabaidekin. Hasieran ekimenak arrera ona izan zuen, baina 2008. urtean Alkinar, Arenalde, Goikolar, Landako eta Santa Marina de Olarri auzoetako biztanleek uztea erabaki zuten, “denboraren luzatzeak suposatzen zuen nahigabea, adostutako arauen erabilera eza eta herriko kontseilua aktibatzeko interes eskasa” zela-eta, El Correo egunkariari adierazi zioten bezala.

EAJ-k Zabaltzen izeneko ekimen paraleloa egingo zuela esan zuen apirilean. Haren helburua herritarren parte-hartzea bultzatzea da eta aurrekoaren antzekoa da: gai konkretu batzuen inguruan taldeak egin ostean, irailean eztabaida horietatik ateratako ondorioak jakinaraziko dizkiete herritarrei eta 2011. urteko hasieran dossier bat aurkeztuko dute.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide