Landakoko auzokideek ez dutela Udaletik inongo erantzunik jaso salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko eka. 19a, 05:16

Landako auzoko biztanleek bere haserrea erakutsi dute Udalak auzoa urbanizatzeko planaren inguruko alegazioak egin ostean, ez dutelako inongo erantzunik jaso. Arrazoibide hauek aurkezteko epea orain dela hilabeteak bukatu zela eta Landakoko auzokideek euren proposamena aurkeztu zuten Udalak zazpi altueretako pisuak egiteko planarekin bat ez zetozelako, besteak beste.

Landako auzoko biztanleek bere haserrea erakutsi dute Udalak auzoa urbanizatzeko planaren inguruko alegazioak egin ostean, ez dutelako inongo erantzunik jaso. Arrazoibide hauek aurkezteko epea orain dela hilabeteak bukatu zela eta Landakoko auzokideek euren proposamena aurkeztu zuten Udalak zazpi altueretako pisuak egiteko planarekin bat ez zetozelako, besteak beste.

Amurrioko Udalak Landako auzoa urbanizatzeko plana aurkeztu zuenetik polemika egon da. Izan ere, bertako auzokideek horren aurkako protestak egin dituzte. Planaren barruan, Karpy fabrikako alboko orubean zazpi solairu izango dituzten pisuak eraikiko liratezke, guztira, 245 etxebizitza horietatik 45 babes ofizialekoak.

Auzokideen arabera, jende gehiegi egongo da toki txikian eta horretarako “azpiegitura nahikorik ez dagoela” pentsatzen dute. Gainera, ez direla zonalde berderik egongo esaten dute, etxebizitza hauek trenbidearen eta Talleres Amurrio fabrikaren artean egongo baitziren.

Proiektuaren barruan Landako eta Dionisio Aldama lotzeko lurpeko pasabide bat egitea eta igogailu bat jartzeko plana ere dago. Azken honen obrak hilabete honetan bertan hasiko dira, helburua herriko erdigunera iristeko dauden eskailerak ekiditea delarik.

Hala eta guztiz ere, auzoko herritarrek proiektu hau ikusteko aukerarik ez dutela izan adierazi zioten El Correo egunkariari, baina beste aldetik, pozik daudela gurpil-aulkia erabili behar duten pertsonentzako onuragarria izango delakoan.

Landako auzoko biztanleak hilabeteak daramate plan honen aurka eta egin dituzten proposamenen artean, erreferendum bat eta gai honen inguruko herritarren arteko eztabaida bat egitea daude.

Amurrioko Udalak alegazioak aurkezteko aukeraren aurrean, auzokideek plan alternatibo bat aurkeztu zuten baina oraindik ez dute Udalarik inongo erantzunik jaso.

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide