Hilabete honetan bertan erretretadun pertsonentzako lokal berria irekiko dute, Amurrioko Alkateak Diario de Noticias de Alava egunkariari adierazi zionez. Zentro berriak 150 pertsonentzako kapazitatea izango duen areto bat izango du, oraingoa baino bi aldiz handiagoa.
Zentro berria bukatu zutenetik, urtarrilean, Amurrioko erretretadun kolektiboak bere irekiera eskatu du, izan ere, zaharrak espazio gutxi dauka eta pertsona askok igogailua erabili behar dute zentroak dauzkan oztopo arkitektonikoak direla eta.
Lokal berriak 150 pertsonentzako aktibitate-gela eta txikiagoa izango den egongela bat izango ditu. Gainera, ile-apaindegi bat, sukalde bat eta elkartearentzako bulego bat egongo dira. Guztira, 406,47 metro karratu izango dira.
Hasieran taberna bat eta biltoki bat egoteko aukera zegoen, baina Amurrioko Udalaren arabera ez dago dirudik horretarako eta proiektua bertan behera geratu da.
Amurriko Udala Nagusien Etxea urte hasieran bukatu zen baina Amurrioko alkateak Pablo Isasik Radio Ayala-n esan zuenez, orain arte ez zuten lokala atontzeko finantzamendurik lortu. Obrak zazpi hilabete iraun zituen eta 378.000 euroko gastua izan du.
Gune honen irekiera Villa Fe pertsona helduentzako zentroaren zenbait gela hutsik geratzea suposatzen duenez, hemendik aurrera Aiara Koadrilako egoitza berria izango da.