Ezker Abertzaleak Aiararako beste ginekologo plaza bat eskatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko mar. 10a, 21:27

Ezker Abertzalearen hiru batzarkideek mozio bat aurkeztu dute Aiarako Koadrilako osoko bilkuran, Osakidetzari eskualderako beste ginekologo postu bat sor dezala eskatzeko.

Ezker Abertzalearen hiru batzarkideek mozio bat aurkeztu dute Aiarako Koadrilako osoko bilkuran, Osakidetzari eskualderako beste ginekologo postu bat sor dezala eskatzeko.

Egun ginekologo bakarra dago eskualde osoan, 19.000 emakumeentzat, eta gainera Laudion dago. Itxaron zerrenda hiru eta lau hilabeteen artekoa da eta ondorioz, emakume askok osasun pribatura jotzen dute, horrek suposatzen duen gastuarekin. Kontsulta batek 60 eta 150 euro artekoa izan daiteke.

“Osakidetzak prebentzioa sustatu eta ziurtatu behar du minbiziaren edo beste motatako gaixotasunen aurkako tratamenduak ekiditeko.Tratamendu hauek askoz ere garestiagoak dira. Horretarako, ezinbestekoa da bezeroei arreta hobea eskaintzea”, adierazi du Ezker Abertzaleak.

PNVek proposamena babestuko duela adierazi du.

2008. urtean Amurrioko Udalak gauza bera eskatu zuen, baina Osakidetzak ezezkoa eman zion, Amurrioko anbulatorioan espezialistarik jarriko ez zuelaesanez.

Hala ere, Ezker Abertzaleak esan duen bezala, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legearen V. Kapituluan, Osasunari dagokion 44. artikuluan honakoa dago jasota:: “Euskal herri-administrazioek emakumeei osasuna hobetzen lagundu behar diete beren bizitza osoan; arreta berezia eskainiko diete, orobat, emakumeengan eragin handiena duten osasun-arazoei”.

Beste alde batetik, esan beharra dago, espezialisten eskaera gero eta arruntagoa dela gure eskualdean. Izan ere, herritarrek Laudiora joan behar dute edozein analisi edo erradiografia egiteko. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide