EAJ-ko parlamentari batek Aiaraldean beste ginekologo postu bat eskatzen duen proposamena egin zuen atzo Eusko Lege Biltzarrean.
Proposamena atzo arratsaldean eztabaidatu zen parlamentuko batzordean, eskaera Osasun eta Kontsumo Sailara bidali ahal izateko.
Egun ginekologo bakarra dago eskualde osoan, 19.000 emakumeentzat, eta gainera Laudion dago. Itxaron zerrenda hiru eta lau hilabeteen artekoa da eta ondorioz, emakume askok osasun pribatura jotzen dute, horrek suposatzen duen gastuarekin.
Orain dela hilabete batzuk Ezker Abertzalearen hiru batzarkideek mozio bat aurkeztu zuten Aiarako Koadrilako osoko bilkuran, Osakidetzari eskualderako beste ginekologo postu bat sor dezala eskatzeko. Eskaerak ez zuen aurrera egin.