Amurrioko Ezker Abertzaleak hileta zibilak egiteko lokal bat egokitzea eskatu dio Udalari.

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko mai. 18a, 21:57

Amurrioko Ezker Abertzaleak mozio bat aurkeztu du Amurrioko Udalean hileta zibilak egiteko udal lokal bat egikotzea eskatuz. Izan ere, gizartean erakundeek pertsonen eta elkarteen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzarako askatasuna bermatu behar dutela pentsatzen dute.

Amurrioko Ezker Abertzaleak mozio bat aurkeztu du Amurrioko Udalean hileta zibilak egiteko udal lokal bat egikotzea eskatuz. Izan ere, gizartean erakundeek pertsonen eta elkarteen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzarako askatasuna bermatu behar dutela pentsatzen dute.

Nahiz eta gure gizartean kristauak nagusi izaten jarraitzen duten, gero eta gehiago dira erlijiorik ez duten pertsonak. Hori dela eta, Amurrioko Ezker Abertzalearen ustez hil ondorengo hileta edo omenaldi zibilak egiteko behar sozial bat sortu da.

Horregatik, Udaletxearen plenoari “Amurrioko udalerrian hil ondorengo hileta ospakizun edo omenaldi zibilak egiteko berehalako baimena eman eta udal lokalen erabilera bermatzea” eskatzen dute. Hau ez ezik, hileta ospakizun edo omenaldi zibilen ordenantza garatzea ere espero dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide