Gaur goizean, Covivi enpresa pribatuak egindako Babes Ofizialeko 40 etxebizitza zozketatu dira Amurrion. 120 pertsona zeuden inskribatutak, baina gutxi batzuk izan dira pisu lortu dutenak.
Gaur goizean egindako pisu zozketen parte hartzaile gehienak gazteak ziren eta horietatik askok aurretik egindako zozketetan parte hartu izan dute. Pisua tokatu ez zaienen artean beste herri batetara bizitzera joan beharko dutela komentatu dute batzuek, beste batzuek aldiz, gurasoen etxean bizitzen jarraitu beharko dutela esan dute.
Eusko Jaurlaritzako Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %78,5a gurasoekin bizi dira eta %49,1k 300 euro baino gutxiago izaten dute hilean. 900 euro baino gehiago dutenek, berriz, %23,5a da.
Ondorioz, Hego Euskal Herriko gazte askok, Espainiako Etxabizitzaren Gazte Behatokiaren eta 2009ko datuen arabera, soldata guztia erabili behar dute hipoteka ordaintzeko. Araban soldataren %78,4a erabiltzen da pisua ordaintzeko.
Hala eta guztiz ere, gaur goizean pisu bat tokatu zaienei pozik zeuden. Askok gainera, etxebizitza propioa edukitzeko beste interbinderik ez dagoela adierazi dute eta hemendik aurrera hipoteka ordaintzea tokatzen zaiela.
Covivi enpresak esan duenez, gurean etxebizitza pribatua eta propioa edukitzeko ohitura daukagu, eta beraz, honelako pisuak zozketatzea da daukagun irtenbide bakarra.
Covivi etxebizitzak egiten dituen kooperatiba pribatua da eta 45 urte daramatza etxebizitzak sustatzen. Egun, krisia dela eta, Babes Ofizialeko pisuak saltzeak etekin gehiago suposatzen du pisu libreak egitea baino.
Hurrengo zozketa urtarrilean egiten saiatuko direla adierazi du enpresak.