Ostiraletik, maiatzak 30, eta igandera bitartean, apirilak 2, Amurrioko San Jose auzoko jaiak ospatuko dira. Kontzertuak, dantzak eta giro ona espero da.
Festak ostiralean hasiko dira arratsaldeko 5etan pilota partidu batekin eta haurrentzako jokoekin. Jarraian, arratsaldeko 7etan txupinazoa izango da Mugendo eta Aiara Dantza taldeko erakustaldiekin. Gauean berriz, urtero bezala, kontzertuak egongo dira oraingo honetan Atasko, Kaotiko eta Gora Herria taldeekin.
Hurrengo egunean trikitixarekin animatuko dituzte kaleak eta arratsaldean txirrindularitza lasterketa eta dantza erakustaldiak egongo dira, hala nola, sevillanak, edo aretoko dantzak.
Gauean, Set, Esne beltza eta Trikizio musika taldeek joko dute. Igandean aldiz, jaiak bukatzeko Ganeko taldea egongo da azken dantzetaz gozatzeko arratsaldeko 8etatik aurrera, baina lehenago mexikar pasea izango da eta auzoan bizi diren nagusiei opariak eta lunch-a eskainiko dizkiete.
Egun guztietan txosnak egongo dira eta txikientzako zein gazteentzako barrakak.