Urtero bezala, Begibistan euskal zinemaldia egingo da Amurrion. Aurten maiatzaren 26tik 29ra izango da.14 film labur sailkatu dira. Aiaraldeko bi ere ikusi ahalko dira, baina lehiaketaz kanpo.
Antolatzaileen esanetan jasotako 91 lanetatik 36k parte hartuko dute zinemaldian dauden bi ataletan: Infobistan eta Ofibistan.
Infobistan saria jaso dezaketen 14 film labur daude: Gipuzkoatik 11, Bizkaitik 2 eta Nafarroatik bakarra. Gainera, hauetatik lau euskara hutsean daude.
Ofbistan, berriz, lehiaketarako sailkatu ez direnak, baina kalitate handia daukatenak aurkeztuko dira. Horien artean, esan bezala, Aiaraldeko bi lan daude: Izoriako Luis Vilen La Secretista eta Amurrioko José Miguel Llanoren Uno que toque.
Kepa Sojok, zinemaldiko zuzendariak, azaldu duenez, “Gipuzkoan egiten diren film laburren kopurua deigarria iruditzen zait, baina Arabako eta Iparraldeko lanik ia ez egoteak kezkatzen nau”. Izan ere, Arabatik 8 lan besterik ez dira aurkeztu eta Ipar Euskal Herritik bakar bat ere ez.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide