“Emakumeak eta Kirola” erakusketa ikusgai Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2010ko mar. 29a, 23:49

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan dela-eta, Amurrioko Udaleko Berdintasun  arloak eta “Diario de Noticias de Álava” egunkariak “Emakumea eta Kirola: Beti aurrera” izeneko argazki erakusketa prestatu dute.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan dela-eta, Amurrioko Udaleko Berdintasun  arloak eta “Diario de Noticias de Álava” egunkariak “Emakumea eta Kirola: Beti aurrera” izeneko argazki erakusketa prestatu dute.

Irudiak La Casonan ikusi ahalko dira martxoaren 31 arte eta kirolari famatuak ez ezik, Amurrioko emakume kirolariak ere agertzen dira. Ziortza Jauregi, Naia Escolar eta Izaskun Bengoa txirrindulariak, Eli eta Patri Pinedo eskubaloi jokalariak, Naiara López, Idoia Serrano eta Garazi Zilonizaurrekoetxea patinatzaileak, Itxaso Martínez eta Eider Martínez de Murguia judokak, Eugenia Gómez atleta edo Maitane Agirre eta Leire Landaluze pilotariak.

Helburua, emakumeak eta kirola  bateragarriak direla erakustea da. Era berean, emakumeek eskola-urteak amaituta kirola egiteari uzteko duten joera salatu nahi da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide