Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, III. Herri Milia egin zen Amurrion pasaden larunbatean .
Aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Amurrioko Udalak “Emakumea eta Kirola” gaia aukeratu zuen, “normalean bizitzako arlo honetan berdintasunik ez dagoelako”, esan zuen Ruth Aguilarrek, Udalako berdintasun teknikariak.
Horregatik, hain zuzen ere, Berdintasun eta Kirol arloek, Oinkariak atletismo taldearekin batera, milia antolatu zuten, berdintasunaren aldeko aldarrikapen gisa.
Donostian, emakumeek bakarrik parte hartzen dute urtero ospatzen den “Lilatón” delakoan baina Aguilarren hitzetan, “gauzak guk bakarrik eginez gero ez dugu ezer lortuko. Bai gizonek eta baita emakumeek ere elkarrekin lan egiten badugu, berriz, berdintasuna lortuko dugula uste dut”.
Parte-hartzea
Nahiz eta egun euritsua izan, guztira 57 pertsona izan ziren Amurrioko Milian parte hartu zutenak, horietatik 21 emakumeak.
“Txikis” lasterketan, 10 eta 13 urte arteko neska-mutilentzako lasterketan, Laura Sanz Vilaño seigarren postuan geratu zen eta Juliana Carrillo Romero Gazteen kategorian parte hartu zuen emakume bakarra izanik, laugarrena geratu zen.
Lasterketa herrikoian eta federatuan, aldiz, ia erdia emakumeak ziren. Alacanteko Susanne-Elise Hasler eta Basauriko Mari Carmen Gartzio Cano izan ziren lehenengoak emakumeen artean. Gizonen artean, berriz, Amurrioko Antonio Moreno Moreno eta Oñatiko Sergio García García.
Lasterketa ezezik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Amurrio Bidean elkarteak “emakume ekintzailea” gaiaren inguruko jardunaldiak egin zituen eta Herriko Antzokian antzerki obra bat antzeztu zen “ Lo que ellos ignoran de ellas. Good sex, Good day” izenpean.