Astebete euskararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Monika Zalabarria 2017ko aza. 16a, 08:00

A ze aste polita izan dudan aho-bizi izanda!

Euskararen alde astebetez lan egitea planteatu zitzaidanean ez nuen pentsatu ere egin. Oso ideia ona iruditu zitzaidan eta “abentura” honetan buru-belarri sartzea erabaki nuen. Konpromisoa betetzeko zailtasunak ikusi nituen baina, batez ere, Arakaldo herri txikia izanik, aste osoan zehar agian inor ikusiko ez nuelako, ez nuelako aukerarik izango inorekin hitz egiteko. Dena den, etxean lagundu izan digu esperientzia honek eta lehen umearekin soilik egiten banuen euskaraz, orain senarrarekin ere gehiago jardun izan naizela ziurtatu dezaket.

Laudioko kaleetatik ere erabili dut txapa eta, inork ezer esan ez didan arren, txapari begira ikusten nuen jendea. Gauza bereziak gertatu zaizkit, eta sorpresa politak ere izan ditut. Euskal jendea nor den ezagutu dut, orain arte gazteleraz aritzen nintzenetako batzuk euskaldunak zirela ohartuz. Horrez gain, konturatu naiz jende asko dela ulertzeko kapaza, nahiz eta euskaraz hitz egin ez.

Astea joan da eta nire konpromisoa bukatu da, baina… pozik nago eskualdeko lehenak izan garelako esperientzia honetan eta oraindik ere nire txapa jarrita eraman dezakedalako. Aktibatuta jarraituko dut abenduaren 3an Urduñan elkar ikusiko dugulakoan…

Esperientzia ederra inolako zalantza barik!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide