Patinen gaineko koreografien erakusleiho bihurtu da Zabaleko ikastetxea, Lautxirrinkaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Monika Zalabarria   Kirola  Aiaraldea

Lau Urtaroen Patinaje Artistikoko Lehiaketan parte hartu du Laudioko Lautxirrinka klubak gaur Amurrioko Zabaleko ikastetxean. 85 patinatzaile baino gehiago aritu dira irristaketan. Norgehiagokaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Gurpil-lerroko patinajean munduko txapelduna den Ainhoa Galdeanok ezin izan du erakustaldia eskaini, istripua izan baitzuen atzo. Hala ere, jardueretan parte hartu du.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Arakaldon gaur hasi dute Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia Monika Zalabarria   Euskara  Arakaldo

Arakaldon gaur hasi dute Euskaraldia

Gaur iluntzean banatu dituzte ahobizi eta belarripresten txapak Arakaldoko herritarren artean. 16 ahobizi eta 6 belarriprest batu dira kanpainara. Modu horretan, hemendik aurrera euskaraz bizitzeari ekingo diote bizilagunek, abenduaren 3ra arte behintzat.

Astebete euskararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Monika Zalabarria   Iritzia  Arakaldo