Miss Daisyren Gidaria

2015/11/20 18:00

Basalarrina Laudio

Izenburua: Driving Miss Daisy

Urtea: 1989

Herrialdea: AEB

Iraupena: 99 minutu

Zuzendaria: Bruce Beresford

Aktoreak: Morgan Freeman, Jessica Tandy, Dan Aydkroyd...

Sipnosia: Filmak Atlantan bizi den Daisy Werthan (Jessica Tandy) izeneko emakume judua eta Hoke Colburn (Morgan Freeman) bere txofer afroamerikarraren arteko harremanaren istorioa kontatzen du.

Alde zaharren alde

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Iritzia

Snatch: Zerriak eta Diamanteak

2015/11/13 18:00

Basalarrina Laudio

Urtea: 2000

Herrialdea: Erresuma Batua eta AEB

Iraupena: 103 minutu

Zuzendaria: Guy Ritchie

Aktoreak: Brad Pitt, Benicio del Toro, Jason Statham, Stephen Graham...

Generoa: akzioa, umorea

Sinopsia: Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) bere nagusiari ematekotan da, baina bienbitartean Boris "Labana" izeneko arma trafikatzaile errusiarrak Franky "Lau Hatzek" legezkanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortuko du. Azken hau, Franky atrakatzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi honetaz ohartzean, Franky eta diamantea aurkitzeko Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatuko du. Laister Frankyren zorigaiztoko amaiera argituko da, gertakari honek harribitxiaren ehiza eta aurkitze laisterketa abian jarriko du, honetan jende guztiak parte hartuko du. Azkenean deskontrolatzeko arriskua izango duen ero joko bat bilakatuko da: engainua, txantaia eta iruzurra era odoltsuan nahasten dira. Pertsonai ugari agertuko dira: "Adreilu" ezizeneko Gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatuko den irlandar ijitu bat (Brad Pitt)... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera eramango duten arma mota asko ere... Nahas-mahas honen erdian denek gura duten diamante handia dago.

Izuaren Gela

2015/11/06 18:30

Basalarrina Laudio

Izenburu Originala: Panic Room
Produkzio Urtea: 2002
Produktora: SONY PICTURES
Nazionalitatea: AEB

Zuzendaria: David Fincher

Aktoreak: Jodie Foster, Kristen Stewart, Forest Whitaker, Jared Leto

Iraupena: 112 minutu 

Sinopsia: Dibortziatu berri den Meg Altman (Jodie Foster) eta haren alaba Sarah (Kristen Stewart) euren etxean daude lapur talde bat bertara sartzen denean. Ama-alabak etxe barneko ezkutuko segurtasun bunker batean babesten dira baina lapurrak gela horren atzetik dabiltza, bertan baitago nahi dutena. Suspensea eta tentsioa filmaren hasieratik amaieraraino zabaltzen dira lan honetan.

 

 

Kon-Tiki

2015/10/29 18:30

Basalarrina Laudio

Zuzendaria: Joachim Rønning

Aktorea: Pål Sverre Valheim Hagen, Anders Baasmo Christiansen, Gustaf Skarsgård, Tobias Santelmann...

Herrialdea: Norvegia

Iraupena: 118 minutu

Urtea: 2012

Generoa: Abentura

Sinopsia: Filmak Thor Heyerdahl esploratzaile eta antropologo norvegiarrak 1940ko hamarkadaren amaieran egindako bidaia kontatzen du. Haren teorien arabera Polinesiako biztanleak Hego Ameriketatik nabigatzen iritsi ziren uharteotara eta, haren teoria defendatze aldera, Peruko kostatik atera zen egurrezko txalupa soil batekin.

Rapa Nui

2015/10/24 18:30

Basalarrina Laudio

Zuzendaria: Kevin Reynolds

Ekoizlea: Kevin Costner

Aktoreak: Jason Scott Lee, Esai Morales, Sandrine Holt...

Urtea: 1994

Herrialdea: AEB

Iraupena: 107 minutu

Generoa: abentura, drama.

Sinopsia: Filmeak Ozeano Barearen erdian galduta dagoen Bazkoako Uhartean kokatzen du haren trama. Bertako biztanleek moai izeneko aurpegi itxurako estatua erraldoiak eraikitzen dituzte euren jainkoen omenez. Tribuen arteko lehia eta gatazkak eta hondamendi ekologikoa dira filmaren ardatz, bai eta tribu ezberdinetako bi gazteren arteko maitasun istorioa.

21 Gramo

2015/10/16 17:00

Basalarrina Laudio

Jatorrizko izenburua: 21 grams

Zuzendaria: Alejandro González Iñarritu

Aktoreak: Sean Penn, Naomi Watts, Benicio del Toro...

Herrialdea: AEB, Mexiko

Urtea: 2003

Iraupena: 124 minutu

Generoa: Drama

Sinopsia: Trafiko istripu batek elkar-loturiko hiru istorio independente kontatzen ditu filmeak. Sean Pennek oso gaixorik dagoen matematikari baten papera egiten du, Naomi Wattsek atsekabeturiko emakume batena eta Benicio del Torok kristautasuna aurkitu berri duen preso ohi batena. Sentiberatsasun eta sakontasun handiko pelikula dugu honakoa, ikuslea zeharo irensten duena. Naomi Wattsek eta Benicio del Torok oscar bana jaso zuten 2003an film honexegatik.

Kuku Habiaren Gainean

2015/10/09 17:00

Basalarrina Laudio

Jatorrizko izenburua: One Flew Over the Cuckoo's Nest

Urtea: 1975

Generoa: Drama

Iraupena: 133 minutu

Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak

Zuzendaria: Milos Forman

Aktoreak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito...

 

Iruzki txiki bat: Gutxi dira historian zehar Oscar Sarietako 5 sari printzipalak jaso izan dituzten filmak eta Kuku Habiaren Gainean horietako bat dugu. R. P. McMurphy (Jack Nicholson) krimen bat egin ostean ospitale psikiatriko batean giltzapetzen dute. Haren izaera errebeldeak ospitaleko atnosfera itogarriari, disziplina hertsiari eta bizitza kuadrikulatuari aurre egitera bultzatuko du McMurphy. Jarrera honek baina ospitaleko zuzendari zorrotz den Ratched andereñoarekin (Louise Fletcher) arazo bat baino gehiago sortaraziko dio. Film hau eta haren inspirazio izan zen izen bereko liburua amerikar osasun sistema psikiatrikoarekiko kritika izan ziren. Jack Nicholson gaztearen aktuazio magistralak bete-betean harrapatzen du ikuslea, hark antzezten duen pertsonaiaren kontraesan, gatazka eta sentimenduekin lotu egiten duelarik.

Zinema Euskaraz: Abiadorea

2015/10/02 17:00

Basalarrina Euskal Topagunea Laudio

Izenburua: The Aviator (Abiadorea)

Urtea: 2004

Iraupena: 166 minutu

Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak

Zuzendaria: Martin Scorsese

Aktoreak: Leonardo Di Caprio, Cate Blanchet, Alec Baldwin, Jude Law...

Generoa: Drama, biografia, historikoa...

Sipnosia: Filmak Howard Hughesen bizitza hartzen du ardatz. Aiatarengandik oinordetzan jasotako diru bakanarekin Hollywoodera bizitzera joan eta bertan dirutza egin zuen. Amerikar zinemagintzaren produktorerik arrakastasuenetariko bat izan zen, 30 eta 40ko hamarkadetan zehar. Baina, horretaz gainera, Hughes hegazkinlaritzaren munduan aurrerapauso handiak egin zituen merkatari eta industria gizona izan zen. Bost oscar sari jaso zituen film hau Hughesen pertsonaiaren maitasun, obsesio eta gorabeherak hartzen ditu ardatz gisa, teknika narratibo sakon nahiz hunkigarriaz.