Agenda 21ek antolatuta eta Tokiko Garapenerako Agentziaren laguntzarekin, martxoaren 16an Zuhaitz eguna ospatuko da Laudion. Ekimen honi hasiera emateko herriko plazatik Arraño Goineruriko mendirano irteera bat antolatu da. Goizeko 10etan izango du hasiera irteera honek eta Arrañora heltzean 100 zuhaitz landatuko dira, 50 haritz eta 50 artzi, hain zuzen ere. Horretarako behar diren baliabideak udalak jarriko ditu. Bukatu ondoren, hamaiketako bat egingo da eta 12etatik aurrera Aldai plazan taillerrak, jolasak, e.a. egingo dira. Partehartzea librea da.