Laudioko tokiko garapen agentziak hainbat ikastaro eskainiko ditu maiatza eta uztaila bitartean. Ikastaro hauek eskualdeko enplegu planaren parte dira eta formakuntzara zuzenduta daude.
Amurrio, Orduña, Laudio eta Aiarako eskualdeko herriek parte hartuko dute tokiko garapen agentziaren ekimen honetan. Ikastaroen artean, enpresak kudeatzeko aplikazioak, enpresen produktu eta zerbitzuen kostuen kalkulua edo marketing plan bat egitea eskainiko dira, besteak beste. Edozein herritarrek parte har dezake ikastaro hauetan eta herri bakoitzak data, izen ematea edota tokiaren inguruko informazioa zabalduko du.
Maiatzaren 28an, Arespalditzako udal erabilera anitzeko aretoan negozioen aukeren inguruan hitz egingo dute, ekainaren 4an Amurrioko Reforrean marketing plana garatzeko irizpideak landuko dira. Ekainaren 11n Laudioko Garapen Agentzian, goizean, produktuen eta zerbitzuen kosteak kalkulatzeko ikastaroa egingo da. Ekainaren 18an Urduñako Behargintzan plan ekonomikoa gauzatzeko gakoak jorratuko dira. Ekainaren 25ean, Amurrion berriro ere, zerga-ordainketa egiteko aholkuak emango zaizkie enpresa txikiei. Ekimena Laudion bukatuko da, uztailaren 2an; Garapen Agentzian enpresa kudeatzeko aplikazioen berri emango dute.