Laudioko udalak partaidetza arautuko duen legezko dokumentuaren lehenengo zirriborroa aurkeztu du. Bertan, udaleko batzorde ezberdinen izaeraren gaiari (loteslea edo kontsultarako diren) heldu diote Jai Batzordearen eta beste hainbat alderdiren kezka jasoz. Izan ere, Jai Batzordean hainbat eragile eta alderdi batzordea lotesle izatearen alde agertu dira. Udal taldeak, berriz, behin eta berriro adierazi du legalki batzordeek ezin dutela lotesle izaera izan baina konpromiso etikoa dutela erabakitakoa bete dadin. Hala ere, Jai Batzordean hartzen diren erabakiek lotesle izaera izango dutela baieztatu baino lehen, beste alderdiek ere bat egitea oso garratzitsua dela azpimarratu du udal taldeak.
Fontso Larrazabal zinegotziaren iritziz, aurkeztutako zirriborroak Jai Batzordearen balorazio positiboa jaso du eta ekarpenak egiteko prest agertu da. Horretarako, Larrazabalek eragile guztien partaidetza espero du nahiz eta PSEk eta PPk ez dutela parte hartuko iragarri duten.
Dokumentua udalaren web orrian aurki daiteke eta nahi eta egoki iritzitako ekarpen guztiak egin daitezke.