Hainbat ikaslek sinadura bilketa hasi dute liburutegiaren hobekuntzari begira

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2013ko api. 17a, 09:15

Laudioko liburutegiaren hainbat erabiltzailek sinadura bilketa hasi dute liburutegiaren hobekuntza eskatuz udal arduradunei. Eskatzen diren hobekuntzen artean, liburuen aktualizazioa, altzarien berrikuntza, WIFI sarea jartzea eta ordutegiak zabaltzea daude, besteak beste.
Udalaren partetik hizketan hasiko direla jakinarazi da. Bilera hauen helburua ikasle hauen eskaerak zeintzuk diren zehazki argitzea da eta baita egoera hobetzeko zer nolako neurriak har daitezkeen aztertzea ere. Izan ere, nahiz eta hobekuntza batzuk lortu, liburutegiak oraindik ere arazo nabariak dituela aitortu dute udal arduradunek.
Hori dela eta, ikasleek aurkezten dituzten hainbat arazoren aurrean epe laburrean neurriak hartuko direla iragarri dute. Bestalde, beste hainbat eskaerari dagokionez, ordea,  ikasteko gela bat irekitzea, adibidez, aurrekontua eta udalak dituen aukerak eta baliabideak aztertu behar direla azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Edorta 2013ko api. 17a, 10:28 #1

Liburutegiak goitik beherako berregituraketa bat behar du, edukiei dagokionez batez ere. Lotsagarria iruditzen zait zientzia atalean (ZIENTZIA atalean) aurki daitezkeen liburu gehienak parapsikologiari loturikoak izatea: ovnien kontuak-eta.

Anonimo 2013ko api. 17a, 22:13 #2

Ikasgela bat sortzeko ez da dirurik behar. Beste herri batzuetan egiten den legez, aurretik ekipatuta dagoen gela bat (kultur etxea adb.) zabaltzea baino ez da eta udaltzaingoak arduratzen dira lan horretaz.

Anonimo 2013ko api. 18a, 23:42 #3

Argi da liburutegian ezin dela euki nahi den guztia, ematen duena ematen du.Horretarako dago unibertsitatea eta beste librutegian dauden alokairu sareak.

Argi dago taldeko lana egiteko ikasgela beharrezkoa dela eta uste dut gastronomi museoa elku aproposa dela.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!