Hainbat arazo sortu eta gero, Latiorron eraikitako babes ofizialeko etxebizitzatik Laudioko udalak hiru pisuren kontratua sinatu du jadanik Eusko Jaurlaritzarekin. Honezkero, hiru pisu horien giltzak udalaren esku daude. Natxo Urkixo alkatearen hitzetan, udalaren asmoa pisuak lehenik eta behin prestatzea da, Apdema elkarteari uzteko. Uzte honen ezaugarriak argitzeko datorren astean Apdemako ordezkariak eta Laudioko udalekoak bilduko direla jakinarazi du alkateak. Edozein kasutan, uzte honen helburu nagusia elkarte honen beharrak asebetetzea da.
Prosezu honen kudeaketa orain dela urte bat hasi zen baina administrazioen arteko arazo batzuk sortu ziren eta gaur egun arte udalak ezin izan du prosezua burutu.