Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, Aiaraldeko hainbat eragilek ekimenez beteta dagoen egitaraua aurkeztu dute. Laudioko kasuan, martxoaren 8an Laudioko Institutuak Katixa Agirreren “Emakumea Literaturan” hitzaldia antolatu du goiz parterako. Eguerdian, kontzentraziorako deia luzatu du Solastiar elkarteak 13.00ean Lamuza Plazan eta gauean emakumez osaturiko musika taldeen kontzertua antolatu du Gazte Asanbladak. Martxoak 8tik aurrera, berdintasun zerbitzuak beste hainbat ekintza eskainiko ditu: emakumeentzako autodefentsa ikastaroa, “Palabras” antzerkia edo “Amor” filma, besteak beste.
Bestalde, Aiarako udalak eta Hogeitalau elkarteak “Ispilua” antzezlana antolatu dute. Martxoaren 8an, arratsaldeko 19.30etan Arespalditzako udaletxean ikusi ahalko den antzezlan honetan, maitasunari eta bikote harremanei buruko gogoeta egiten da.
Ekimen hauen informazio gehiago eskuratzeko, http://www.aiarakoudala.com eta www.laudiokoudala.net web orriak begiratu.