Laudioko udalak etxegabetzeen inguruko protokoloa aurkeztu du. Egindako dokumentuan horrelako egoera batean egon daitezkeen pertsona edota familiekin nola lan egin behar den finkatzen da. Dokumentuaren arabera, udalak desjabetze-akzioak dituzten erakunde finantzieroekin harremana apur dezake salaketa publikoa eginez. Bestalde, protokoloaren aurkezpenean jakinarazi dutenez, udalak aurrekontutik 10.000 euro erreserbatuko ditu fidantza ordainketak egiteko alokairu kasuetan. Horretaz gain, udal etxebizitza bat prestatuko da kaleratze agindua jaso duten pertsona edo familiei aldi baterako ostatua emateko.
Izan ere, pasa den urtean Gizarte-ongizate sailak arlo honetan ordainketak egiteko arazoak dituzten pertsona eta familien erregistro bat martxan jarri zen, eta bestalde talde politiko guztiek protokolo-jardute bat kudeatzeko mozioa aprobatu zuten. Protokolo honek laguntza, jarraipena eta bitartekaritza funtzioak izan behar zituen eta helburu honekin hainbat plataforma eta agenterekin harremanetan jarri zen udala. Besteak beste, Stop Desahucios Ayala eta Eusko jaurlaritzako gainzorpetze familiarren laguntza zerbitzuarekin.