Laudioko udalak ortu ekologien berri eman zuen pasa den ostiralean. Prentsaurrekoan esan zutenez guztira 60 eskaera jaso dituzte. Horietatik 18 Gizarte Ongizatearen sailaren bidez heldu dira zerbitzu sozialen basesa jasotzen dutenei esleitzeko. Talde honetako pertsonei zuzendutako ortu kopurutik 3 esleitu gabe geratu dira.
Datu hauek iragarrita, udal taldeak izapide honen balorazio positiboa egin zuen zozketarik ez dela egin behar izan azpimarratuz. Hemendik aurrera, eta ortuak lantzen hasi baino lehen, formakuntza saioen esleipena kudeatu behar du udalak. Hasieran ikastaro intentsiboa antolatuko da eta hortik aurrera, urte osoan zehar, moduloka beste hainbat ikastaro prestatuko dira. Besteak beste, ereinaldi edo izurrien tratamenduaren inguruan.