Laudioko gobernu taldeak kultur taldeei urtero eskaintzen dizkien dirulaguntzak mantenduko direla iragarri zuen pasa den ostiralean emandako prentsaurrekoan. Horrela, kultura arloko zinegotziak pasa den urteko aurrekontua bermatuko dutela esan zuen, aurreikusitako 20% jaitsiera baztertuz. Izan ere, FOFEL instituzioaren bitartez espero zen baino diru gehiago jasoko du Laudioko udalak.
Bestalde, jaien inguruko batzordea bildu zen atzo. Bertan, herriko jaien inguruan eta baita jaien batzordearen inguruan ere hitz egingo zela aurreratu zuen kultura zinegotziak. Batzordea dela eta, OMNIA taldeak prentsa-ohar baten bitartez batzordea uzteko erabakia adierazi du. Izan ere, batzordeak izaera loteslea ez izatea ez du onartzen.