Auzo batzarren eta partaidetzaren irakurketa positiboa egin du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2013ko urt. 21a, 08:50

Pasa den ostiralean emandako prentsaurrekoan hirigintza arloko zinegotziak 2012ko parte hartzearen inguruko irakurketa egin zuen. Bertan, auzo batzarrez gain, urtean zehar egindako bilera eta ekimen partehartzaileen balorazioa egin zuen. Izan ere, auzoetan dauden kezkak eta arazoak konpontzeko zenbait prozesu antolatu dira. Horien artean, Arrañoko auzokideekin batzorde berezia sortu zen antenaren lekualdaketa kudeatzeko.

Latiorron, Landaluze edota Gardean ere, horrelako ekimenak antolatu dira agente guztien ekarpenak jasotzeko asmoz arazoen konponbiderako. Ugarte auzoaren kasuan, udaleko ordezkariak, jai batzordea, kultur eragileak eta udaltzainak bildu zituzten bilera batean jalen inguruan hainbat neurri hartu ahal izateko. Zinegotziaren hitzetan, "Jaiak amaitzean bizilagunek eskerrak eta zorioank eman zizkiguten, bidea hori dela esanez".

Bestalde, auzo batzarren inguruan, Zabala zinegotziak urtean zehar bi dialdi izan zirela gogoratu zuen eta horien harira beste ekintza batzuk garatu direla. Parte hartzearen inguruko jardunaldiak, Ermualdeko jardunaldiak eta lehentasun inkesta, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide