Laudioko udalak ortu ekologikoen behin-behineko araudia aurkeztu eta gaiaren gaineko informazio garrantsitzuena jakinarazi du. 75 metro karratuko 63 ortu prestatu dira, 4 pertsonako familia hornitzeko modukoa bakoitza. Hauetatik 25 ortu gizarte-ongizatearen arloak kudeatuko ditu zerbitzu sozialen basesa jasotzen dituztenei esleitzeko. Gainontzekoak, jasotzen diren eskaeren artean zozketatuko dira. Udalak bi leku komun eskainiko ditu guztien tresnak gordetzeko, konpost egiteko edo haziak ateratzeko, besteak beste.
Bestalde, esleipen sistemaren inguruan, Laudion erroldatuek baino ezin dute eskaera egin, gehienez etxe bakoitzeko eskaera bat egin daiteke eta orturen bat duenak ezin du programan parte hartu. Lau urteko baimenak emango dira eta itxaron zerrenda bat egingo da landu gabe uzten diren ortuak berriro esleitzeko. Erabiltzaile bakoitzak 30 euroko kuota ordaindu beharko du hiruhilero, uraz gain. Azkenik, ezin da txakurrik edo beste animaliarik izan eta, ortuak ekologikoak direnez, udalak eskainitako ikastaroa egitea derrigorrezkoa izango da lurra produktu kimikoen eraginez ez kutsatzeko.
Izena emateko epea urtarrilaren 21ean zabalduko da, otsailaren 8a arte. Eskaerak Laudioko Udalean jaso eta entregatu daitezke.