Azaroan zehar, Laudioko udalak jardunaldi partehartzaileak antolatu zituen Ermuko Andra Maria eta Santa Luzia baselizako monumento multzoa bebesteko eta kontserbatzeko plan bereziaren barnean. Jardunaldietako hiru saioetara 30 pertsona inguru bertaratu ziren. Hizlariek emandako informazioa jasotakoan partehartzaileek euren iritzia eman eta ekarpenak egin zituzten.
Jardunaldiak amaitu ostean, erredakzio-taldeak eztabaidetatik ateratako materialarekin lan egingo du hemendik aurrera hasierako proiektua hobetzeko asmoz. Gai eztabaidatuenetako bat abeltzaintza-erabilerarena izan da. Honetan, erregulazio berezia ipini beharra dagoela azaldu zen eta baita belaunaldi txandatzearekin arazo bat dagoela ere. Horregatik, bihar-etziko etorkizuneko eszenategiak aurreikusi behar direla komenatu zen.
Hurrengo astetan, erredakzio-taldeak ateratako ondorioekin egindako lana aurkeztuko du. Material hau www.zurelaudio.net web gune berrian eskuragarri izango da.