Laudioko Udalak antolatzen dituen auzo-batzarrak martxan jarriko dira bigarren aldiz datorren astelehenetik aurrera. Deialdi honetan, urrian eta azaroan egindako lehentasunen inkesten emaitzak izango dira ardatz nagusia. Horretarako, gaiordenaren lehenengo puntuan inkesta horietan auzokideek lehenetsitako proposamenak eta parte-hartzearen datuak azalduko da. Bigarrenik, iragandako batzarretan izandako prozesu parte-hartzaileen emaitzen berri ere emango da. Hain zuzen ere, parte-hartzearen inguruko jardunaldiak, Ermualde inguruko jardunaldiak eta zurelaudio webgune berria izango dira labur azalduko diren prozesuak. Azkenik, beste batzarretan egin ohi den bezala, auzokideek euren kexak, iradokizunak edo proposamenak aurkezteko aukera izango dute hainbat gaien inguruan (azpiegiturak, ingurumena, zirkulazioa, segurtasuna, ekipamenduak, zerbitzuak, e.a.).
Batzar guztiak arratsaldeko 18.00etan izango dira. Berritasun bezala, Udalak umezaintza zerbitzua eskainiko du bizitza soziala eta familiarra bateratzeko asmoz. Zerbitzu berri hau indarrean jartzeko derrigorrez inskribatu egin beharko da. Horretarako, batzarra ospatu baino hiru egun lehenago izena ematera deitu du udalak bai Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (94-4034800) bai honako helbide elektronikoan: zurelaudio@laudiokoudala.net.
Batzarren egutegia eta kokapena:
LANDA-EREMUA. Udaletxeko hitzaldi-aretoa, abenduaren 3a, astelehena.
UGARTE. Ugarteko eliza, abenduaren 4a, asteartea.
ERDIGUNEA. Etxe Nagusia / Lamuzako kultura etxea, abenduaren 5a, asteazkena.
LATIORRO. Latiorroko eskolak, abenduaren 10a, astelehena.
ARRAÑO. Udaletxeko hitzaldi-aretoa, abenduaren 11, asteartea.
GARDEA. Gizarte zentroa, abenduaren 12a, asteazkena.
ARETA. Kultura Etxea, abenduaren 13a, osteguna.
LANDALUZE. Gurdigilea jatetxea, abenduaren 17a, astelehena.