Ermuko Andra Mari inguruaren berreskurapena auzokideen iritzipean jarriko da. Natxo Urkixo alkateak aipatu zuen bezala, azken urte hauetako degradazioari konponbidea emateko ideia lehiaketa bat egin zuten arkitekto taldeen artean non prozesu partehartzaile bat gehitzera behartuta zeuden. Orain, udalak eta lehiaketa irabazi zuen taldeak, Ion Barcena arkitektoa burua duena, prozesu partehartzaile horren egitura aurkeztu dute.
Prozesu hau burutzeko jardunaldi partehartzaileak antolatu dira azaroaren 20an, 21ean eta 22an udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 17:00etatik 20:30era. Hitzaldi eta solasaldien ondotik eztabaidarako mahaiak eta lan-tailerrak egingo dira ingurumenaren, kulturaren, erabilera publikoaren, paisaiaren edo basogintzaren kudeaketa zehazteko. Azaroaren 20an ondare kulturala, oroimena eta arkeologia izango dira jardunaldien gaiak. 21ean ingurumena izango da jardunaldien ardatz nagusia. Azken egunean, azaroaren 22an, Ermuko Andra Mari ingurua bisitatuko da goizean eta arratsaldean partehartzaileen ekarpenak jasoko dira. Hitzaldi eta solasaldi hauetan begirada ezberdinak lantzeko asmoa adierazi dute eta ikuspegi ekologiko, landa eremuko esplotazioarena edo ikuspegi historikoa, besteak beste.
Jardunaldien helburu zehatza eztabaida eta hausnarketa kolektiboa sortzea da, plangintzaren inguruan egon daitezkeen proposamenak ezagutzeko. Baita hainbat gizarte eta udal agenteren iritzi eta ekarpenak jasotzea ere. Edo, parte hartze prozesuaren emaitzak kontuan hartzea eta txertatzea inguru horren babeserako plangintzaren behin betiko definizioan.
Prozesu honen emaitzak epe laburrean helaraziko dizkio Udalari eta abenduaren 21ean behin-betiko dokumentua prest izango da urtarrilaren hasierarako onarpena egin dezaten Udal Osoko Bilkuran.