Jaiak Sektoreko Kontseiluaren funtzionamendua eta antolaketa zehazten dituen araudia onartu du udalak. Kontseilua udalaren antolaketan organo osagarria da eta jaien inguruan herritarren parte hartzea bideratzea du helburu.
Kontseiluaren barruan batzorde paritarioa egongo da. Elkarteek 7 ordezkari izango dituzte eta alderdiek beste 7 (Bilduk 2, EAJk 2, eta OMNIA, PSE eta PPk bakarra bakoitzak). Bozketaren batean berdinketa emango balitz, kalitatezko boza izango luke alkateak eta berak erabakiko luke.
Akordio honek ez du alderdi politiko guztien babesa jaso. Izan ere, OMNIAk kontseiluaren erabakiak lotesle izatea nahi zuen eta horregatik ez du arautegia babestu, baina EAJ, PP eta PSEk ez dute lotesle izatea nahi eta, horrenbestez, araudiari babesa eman diote. Bilduk, berriz, esan du saiatuko dela erabakiak lotesle bihurtzen, baina ez du horretarako beharrezko den gehiengorik.