Laudioko Berdintasun Zerbitzuak familiaren esparruan gertatzen den indarkeriari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, familia heteronormatiboaren baitan sortzen den genero indarkeriaren hurrengo hiru ardatz hauek aztertuko dira: genero indarkeriaren biktima diren amen begirada, tratu txarrak ematen dizkieten gizonen eginkizuna eta genero indarkeriazko egoeran bizi den bikote horren seme-alaben errealitatea.
Jardunaldi hauek azaroaren 8, 15 eta 22an izango dira, Laudioko Kultur Etxean.
Izen-emateak: 944057379 / jornadasllodio@sortzen.org