Berdintasun Zerbitzuak ikastaro eta zinema eskaintza zabala aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2012ko urr. 23a, 08:20

Laudioko Berdintasun Zerbitzuak formakuntza ikastaroen eskaintza zabaldu egin du. Horien artean, autodefentsa ikastaroak aurki daitezke. Batetik, azaroaren 10ean egingo den emakumeentzako mantentze edo autodefentsa errefortzu tailerra.  Ikastaroa aurretiaz autodefentsa formakuntzaren bat egin duten emakumeei zuzenduta dago. Bestetik, adin guztietako emakumeentzako oinarrizko edo hastapen autodefentsa ikastaroa ere eskainiko da; azaroaren 24an eta 25ean.

 

Laudioko Berdintasun Zerbitzuak formakuntza ikastaroen eskaintza zabaldu egin du. Horien artean, autodefentsa ikastaroak aurki ditzakegu: batetik, emakumeentzako mantentze edo autodefentsa errefortzu tailerra (azaroak 10). Ikastaroa aurretiaz autodefentsa ikastaroren bat egin duten emakumeei zuzenduta dago. Bestetik, adin guztietako emakumeentzako oinarrizko edo hastapen autodefentsa ikastaroa ere eskainiko da (azaroak 24, 25).

 

Bestalde, azarorako eskaintza honen barruan informatika eta interneti buruzko ikastaroak antolatu dira bai oinarrizko mailakoentzako bai jarraipen edo bigarren mailakoentzako. Bukatzeko, urriaren 30etik abenduaren 11ra arte, “Geure buruak zaintzeko trikimailu ekonomiko eta praktikoen tailerra” ere emango da. 

 

 

 

“Zinea eta emakumea” seigarren zikloa bihar hasiko da

 

Laudioko Udaleko Berdintasun arloak, Zinea eta Emakumea uztartzen dituen zikloaren seigarren edizioa martxan jarriko du bihartik aurrera. Honetan, emakumeek egin eta ekoiztutako edo eta nazioarte mailan emakumeekin erlazionatutako gaiak jorratuko dira.  Aurtengo zikloak hurrengo film hauek eskainiko ditu:

 

-       “Criadas y Señoras” (Urriak 24): 60. Hamarkadan Mississipin bizi diren hiru emakume desberdinen eta euren esperientzia paregabeen historia.

-       “Nader y Simin, una separación” (Urriak 31): Iraniar bikote gazte baten banatze prozesuaren inguruko gora beherak.

 

Proiekzioak Lan Heziketako Udal Ikastetxean egingo dira, arratsaldeko 18.30ean. Sarrera doakoa.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko: 94 403 4850

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide