Larunbatean Santa Lucia abesbatzaren kontzertua 40. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños 2012ko urr. 19a, 09:03

Laudioko Santa Lucia Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan bere 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldia Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean izango da arratsaldeko 20.30ean. Besteak beste, 40 urte horietan Abesbatzatik pasatutako kideek -zuzendariak, abeslariak, dantzariak, piano joleak...  elkartzeko aukera izango dute. 

Laudioko Santa Lucia Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan bere 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldia Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean izango da arratsaldeko 20.30ean. Besteak beste, 40 urte horietan Abesbatzatik pasatutako kideek -zuzendariak, abeslariak, dantzariak, piano joleak...  elkartzeko aukera izango dute. 

Kontzertuan lau hamarkada hauetako abesti adierazgarriak, baita abesbatzarentzako garrantzitsuak izan diren abestiak entzungo dira. Horien artean, Abesbatzak agertokian abestu  zuen lehenengo abestia eta Sting-en “An englishman in New York” abestiaren lehenengo emanaldia. Abestiez gain, hainbat bideo proiektatuko dira non Abesbatzaren momentu bereziak, anekdotak, e.a. jasotzen diren.

 

Asteburu musikala 

Horretaz gain, Laudioko kofradiak antolatuta igande honetan Nova Musica Antigua taldeak emanaldi bat egingo du, hildako kofradeen omenezko 13.00etako meza bukatu ostean.

Bestalde, rock banda batek lagundurik, Laudioko musika bandak kontzertuen denboraldi berria aurkeztuko du urriaren 28an. Hitzordua, 19.00etan izango da, Lamuzako Kepa Deuna elizan. Sarrera doakoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide