Laudioko Udaleko Euskara Arloak euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzeko Oxigenoa Euskarari programa antolatu du berriz. Gazteei zuzendutako ekimen honetan, hainbat mendi irteera antolatuko dira eta, bestetik, astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza edo orientazio ikastaroak ere eskainiko dira.
Egun hauetan, Julen Reketa eta Leire Urretxu mendizaleak udalerriko DBHko ikastetxeetatik pasatuko dira programaren aurkezpena egiteko. Horrez gain, urriaren 18an arratsaldeko 18.30etan, proiektuan parte hartutako gazteek ekimenaren aurkezpen irekia egingo dute Herriko Plazako hitzaldietarako udal aretoan. Hilabete honetan, urriak 21, harkaitz-eskalada ekimena aurreikusita dago. Programa osoa ezagutzeko: http://www.blogari.net/laudioibarra/2012/09/28/laudio_oxigenoa_euskarari