Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak emakumeei zuzenduta bost ikastaro antolatu ditu urria eta azaroa bitartean:
a) Abdominal hipopresiboei buruzko ikastaroa, gernua eusteari buruzko prebentzioa eta tratamenduaren inguruan.
b) “Baina… zer da feminismoa?”: Mirian Herbónek emandakoa, feminismoari buruzko oinarriko ezagutzak eskainiko dira.
d) “Ezetz esatearen artea”: Mirian Ociok zuzendutako ikastaro honetan jarrera asertiboen estrategiak azalduko dira.
e) “Artile ekintza Laudion”: Urban Knitting Bilbao-rekin elkarlanean, azaroaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeriarik Ez Nazioarteko Eguna era berezian ospatzea porposatuko da: artileak eskaintzen duen samurtasuna eta koloreen energiaz Lamuza parkeko zuhaitzak apainduko dira.
f) “Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan”: Edurne Epelde eta Ana Revuelta hitzaldi honetan (euskaraz) jarrera feminista zer den definitzen saiatuko dira.
Azken bi ikastaro hauek doanik izango dira; besteetan Laudion bizi diren emakumeek 3 euroko matrikula ordaindu beharko dute eta gainontzeko emakumeek bost eurokoa.
Azken ikastaroa izan ezik (Udalaren balio anitzeko gelan), beste guztiak Kultura Etxean egingo dira. Informazio gehiago Udaleko web orrian kontsulta daiteke eta parte hartzeko deitu Berdintasun Zerbitzu telefonora: 944034850